XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guk ere emango dizugu, noski, sari bat! hitz eman zion Tobik.

Zer?

Bat bakarra? esan zuen Txokoloskik asaldaturik.

Niregatik bi ere bai!

Nik gutxienez hiru trufa nahi ditut! exigitu zuen Txokoloskik.

Etxean egindako trufak erositakoak baino askoz merkeagoak dira, ezta?

Tobik buruarekin baietz egin zuen.

Orduan ekin dezagun berehala! esan zuen Txokoloskik energiaz.

Bainuarekin? galdetu zuen Tobik.

Ez!

Trufen prestakuntzarekin!

Ez dut uste, ordea, nire amak osagai guztiak dituenik! ohartarazi zuen Tobik.

Eta hori al da etxekoandrea izatea?, esan zuen Txokoloskik.

Beno joan zaitez!

Joan?

Amari galdetu beharko diozu trufen berri, ezta?

Ah, bai, jakina... Tobi aterantz abiatu zen.

Gainera, ez dute derrigorrez etxean egindakoak izan beharrik! adierazi zuen Txokoloskik.